Industria-iraultzaren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko handia eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta beste gune batzuekin batera. Bilbo enpresa askoren sorburua izan zen, Iberduero, Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya, Seguros Bilbao, Altos Hornos de Vizcaya eta ontzigintza inguruko hainbat enpresarena.
Barku bat itsasadarrean sartzen
Francoren erregimenaren armarria. Ogasun eraikuntza. Moyua plazan.
Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean, Deustua eta Begoña. 1940an Francoren diktaduraren garaian Erandio, eta urte batzuk geroago, Sondika, Loiu, Lezama, Zamudio eta Derio (Asua haran osoa). Herri horiek 1981ean lortu zuten Bilbotik banatzea eta gaur egun Bilbotik bananduta jarraitzen dute. Hiriko biztanleria izugarri hazi zen...
Iruñea Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, eta hortik Pompelo[5] edo Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen.
Hiria biziki hedatzen hasi zen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean, San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunari esker.
Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken urteetan autobide berriak eta bestelako azpiegiturak eraiki dira. 2007ko azaroan, Iruñeko autobus geltoki berria inauguratu zen Yanguas y Miranda kalean.
Auzo berrien eraikuntzak autobus linea berriak ezartzea ekarri du, eta Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren erabileraren hazkundea: 2006. urtean, 36 milioi bidaiari izan ziren.
XXI. mendea hasi zenean Mendillorriko auzoa amaitzen ari ziren bitartean etorkizunerako hirigintzaren plangintza hasi zen. Horrela,...
Gasteizek 240.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Azken urteetan, urtetik urtera kopuru hori %0,5 eta %1 inguru hazi da. Historian zehar biztanleriak hazkunde itzela izan du. Dena den, hiria, XII. mendean sortua, nahiko txiki mantendu zen XX. mende erdialdera arte.
XIII. mende erdialdean Gasteizek 10.000 biztanle inguru zituen, eta harresiez kanpo auzo berriak sortzen hasi ziren. XIV. mendean behera etorri zen Gasteizko merkataritza, izurriteak Europa osoan egin zituen triskantza handiengatik, eta biztanle ugari galdu zuen hiriak. Handik aurrera haziz joan zen (4.000 biztanle zituen 1423. urtean; 5.500 biztanle 1560an; 5.441 biztanle 1768an), harik eta XVIII. mendean hiria Erdi Aroko esparrutik atera eta harresiez kanpoko eremuak hartzen hasi zen arte. Demografia hazkundea ikusgarria izan zen garai hartan (5.441 biztanle zituen 1768an eta 6.302 zortzi urte geroago). XIX. mendearen erdia arte motel hazi zen hiriko biztanleria Napoleonen osteen aurkako eta liberalen eta...
Baiona Lapurdum izeneko castrum erromatarraren hondakinetan eraiki zuten. Gotorleku horrek inguruko herrialdeari eman zion izena. Bere kokapen estrategikoa zela eta, Baionatik Galia eta Hispania arteko ibilbideak kontrolatzen zituzten, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko.
840an, bikingoak Lapurdin agertu eta urte bi geroago Ipar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten,eta ibaitik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatu zuten. Orduko Lapurdum oppidum izan zen eta, berez, bikingoek portua behar zuten. Baiona Aturri eta Ebro haranen giltza bihurtu zen, bikingoentzat Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko lotunea zena[14]. 892an Landeetako kostaldetik kanporatuak izan ziren. Baiona eta Born herria eskualdeko zenbait herrien izenak Ragnar Lodbroken semea zen Björn izenatik erakarria izan daiteke. Normandian 911. urtean bertako jaunek bikingoekin akordio lortu bazuten ere, Baionan 981ean setiatu eta hurrengo urtean...
Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz)[1] Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 181.788 biztanle baititu, horietatik % 40 euskaldunak. Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat ere bere mende dago administratiboki; ekialdean Landarbaso eta hegoalderago Urdaburu mendi barrutiak ere Donostia udalerriaren eremuan daude.
2011ko ekainaren 28an Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburua aukeratu zuten. Hala, bada, Poloniako Wrocław hiriarekin batera 2016ko Europako kultura hiriburu izango da.
Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra...